Baskoieraz idatzitako testurik zaharrena
Brontzezko esku bat, 2.100 urteko antzinatasuna duena, Irulegiko baskoi herrixkako aztarnategian berreskuratua
2021eko indusketa arkeologikoetan, Aranzadiko Arkeologia taldeak esku baten forma duen brontzezko xafla bat aurkitu zuen, 14,5 zentimetroko luzerakoa, K. a. Igo mendean datatua, zehazki erromatarrak iritsi baino mende bat lehenago. Irulegi lurralde Baskoi bezala ezagutzen den lurraldea da.
Piezaren autopsia, ikerketa zientifiko eta epigrafikoak Nafarroako Gobernuko Zaharberritze laborategietan egin ziren, eta ikerketa bukatzean baieztatu zen basoien sistema grafiko batean idatzitako inskripzio batzuk zituela grabatuta, eta "Sorioneku" testuaren lehen hitza egungo euskaratik ulertzen da.
Aranzadin badakigu Zientzia eta Artea
Mundua ezagutzeko bi modu osagarri direla.
Erosi berri duzun pieza hau ez da objektu artistiko bat bakarrik, askoz gehiago da!
Objektu honen erosketari esker, Aranzadi Zientzia Elkartearen aurkikuntzekin eta ikerketekin zuzenean kolaboratzen ari zara.
Irulegiko Eskua mota guztietako arte-sorkuntza askoren inspirazio-iturri izan da: abestiak, bitxiak, ehungintza, artelanak, pintura-lanak, eskulturak. Baina Aranzadiren helburua ez da bere ikerketak eta lortutako emaitzak merkaturatzea. Erakunde zientifiko honen lehentasuna natura- eta kultura-ondarea kontserbatzea eta horri balioa ematea da eta izango da beti.
Irulegiko Eskuaren kasuan, Aranzadik marka erregistratzeko eskaera egin du marka eta patenteen Espainiako bulegoan, M4191648 eskaera-zenbakiarekin. Erregistro horren xedea da Irulegiko Eskuaren irudia eta marrazkiak eta dagokion izena zaintzea. Horrela, aurkikuntzaren ofizialtasuna gorde nahi da, alde batera utzi gabe lortutako emaitza horiek ondare-ondasun publikoa direla.
Zure erosketaren xedea zuzenean Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerketetara itzultzen da! Mila esker!